IZENA: Ilarrak
JATORRIA: Dirudienez Txinan dauka bere jatorria. Duela 10000 urte ezagututa, XVI, mendean hasi zen gizakientzako elikadura bezala erabiltzen. Hori baino lehen animalientzako janaria bezala bakarrik erabiltzen zen.
EZAUGARRIAK: leguminosa familiako landare oso gogorra da. Neguko tenperatura baxuak
agoantatzen ditu eta oso zabalduta dago bere produkzioa mundu osoan.
Arruntenak igokariak dira eta 2 metrotako altuera har dezake. Lore
txiki eta zurietatik lekak sortzen dira eta beren barruan, ilarrak gordetzen
dira.
LABORANTZA: Bi une
ezberdinetan landa ditzakegu, udazkenean, ekoizpena udaberrian izateko edo
urtarrilean udaren hasieran ekoizteko. Lurra solte eta aireratua
behar dute, baina ez da batere zorrotza, zoru pobreei ere moldatze baita. Ur
gehiegi ez zaie gustatzen, horregatik ureztapena neurrizkoa izan behar da.
Haziak zuzenean jar ditzagun lurrean, 4 cm-ko sakonean eta ildoetan kokatuta,
hazien arteko distantzia 25 cm-koa izanda. Komenigarria da,
lurrean kokatu baino lehen, ordu batzuk lehenago, haziak uretan sartuta izatea,
honela errazago eta lehenago ernalduko dira.
IZURRITEAK: Landare-zorriak eta ilarraren sitsa dira nagusiak.
Horren kontra landareak ondo behatzea oinarrizkoa da eta zomorro bat agertu
bezain pronto landareak ondo garbitu. Sistematikoki egiten badugu garbiketa
hori izurritea gaindi dezagun.
PROPIETATEAK: Kaltzio, magnesio, C bitamina eta lezitina asko
dituztenez, Ilarrak oso onuragarriak dira bihotzaren osasunerako. Ilea,
azala eta azazkalak ondo mantentzen lagungarriak dira ere. Barazkijaleentzako
altxorra bat da, proteina asko ematen dituelako, batez ere arroza, artoa edo
oloarekin jan egiten badugu. Hori dela eta oso komenigarriak dira umeen dietan
ere.
Beste aldetik, landare hau lurrarentzako oso onuragarria da nitrogenoa
ematen duelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario