FITXA TEKNIKOA: PIPERRAK
IZENA: Piperrak
FAMILIA: Piperra bere
izen bera jasotzen duen belar-landareko fruitu
hutsa da. Solanáceas-en familiakoa da, Capsicum motakoa hain zuzen ere.
MOTA: Piperrak
adarrez betetako zurtoina dauka eta hau 0,5-1,5 m-etara heltzen da. Bere loreak
zuriak dira eta fruituek kolorea alda dezakete heldutasun-graduaren arabera. Piper-barietateak bere zapore gozotan eta piperdunetan arabera bi talde handitan sailkatzen
dira. Barietate artean ezagunenak, honako hauek dira: Piper goxoak, Padroneko
piperrak, Gernikako piperrak, Ibarrako piparrak, pikillo piperrak, …
JATORRIA: Piperreko landarea Mexiko, Bolivia eta Peru jatorrizkoa da. Kolonek Amerikarako 1493an
egindako lehen bidaia eta gero, Europara iritsi zen.
LABORANTZA: Piperrek
tenperatura altuak oso ondo jasaten dituzte, baina hotzarekin sentiberak dira.
Bere laborantza udatik udazkenera
gertatzen da. Argitasun asko behar dute. Hezetasun gehiegi ez zaio komeni.
Materia organikoaz aberatza den hondar lurra eskertzen du. Landaretxoak iladan
kokatzen dira, eta haien arteko dintantzia 40-50 cm-takoa izan behar da. Iladen
artean, berriz, 60-70 cm-takoa. Landareak hazten diren heinean kanaberak ipini
behar dira, tutore moduan.
GAIXOTASUNAK ETA PLAGAK: Gaixotasunen
artean onddoak, bakterioak eta birusak ditugu. Izurriteak: landare zorriak,
armiarma gorria, armiarma zuria, euli zuria, beldarra, barraskiloa, …
PROPIETATEAK: Oso aberatsak bitaminetan (C bitamina,
infekzio aurrean babes bikaina da; B taldeko bitaminak, oso egokiak gure
osasunerako; E bitamina karotenorekin batera antioxidatzaile ederra da; A
bitamina begiak ondo funtzionatzeko beharrezkoa da, baita ere ilea eta hezurrak
indartsu izateko, …) Gainera mineral asko dituzte: Potasioa, magnesioa,
fosforoa eta kaltzioa, denak oso garrantsitzuak osasunez beterik hazteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario