FAMILIA: Solanaceae (piperrak bezala) familiakoa da, eta familia honen barruan solanum generokoa (patatarekin batera).
JATORRIA: Hego Amerikatik dator, Mexikoko Aztekek lantzen zituzten. Amerikaren aurkikuntzaren ondorioz, XVI. Mendean ekarri zuten Europara. Italian erabili zen lehenengo aldiz, jangai gisa, 1550.aren inguruan.
LABORANTZA: Tomatea erliebe eta klima ezberdinetan hazi daiteke, baina izozteek landareak hiltzen dituzte, eta haize gogor eta lehorrek kalte handiak egiten dizkiete.
Lurra ondo ereinda egon behar da, ongarria izateak laguntzen
du. Ohituraz, udaberrian landatzen da. Landarea hazi denean, inaustea komeni
da, zurtoin indartsuagoa izateko eta handitu denean, makilekin lotzen da pisua
eusteko.
GAIXOTASUNAK ETA PLAGAK: Ohikoenak euli zuria da eta landare zorria dira. Gaixotasunak, Errautsa eta usteltasun grisa, ekiditeko landarea aztertu eta gaixotutako tokiak kentzea da komenigarriena.
PROPIETATEAK: A eta C bitaminak ditu. Ezaguna da, eskorbuto gaixotasunaren kontrako baliabide zela. Aho eta eztarriko minetarako ona da eta ikusmena hobetzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario