FAMILIA: Unbeliferoen familiako barazkia da.
MOTA: 50 mota ezberdinetatik gora daude
baina luzerari begira sailkatu ohi dira: laburrak edo frantsesak (10
cm baino laburragoak), ertainak (10-20 cm) eta luzeak (20 cm-tik gora).
JATORRIA: Gaur egun jaten dugun azenarioa,
Europan eta Asian jatorria duen lehen azenarioaren aldaera handi eta
zaporetsuagoa da.
LABORANTZA: Azenarioa ia urte osoan zehar erein
daiteke. Landaretxoak 15-20 cm-ko tarteaz landatu behar dira. Ondo hazteko
tenperatura egokia 16-18ºC ingurukoa da. Izoztzaldi arinak jasan ditzake. Uzta, sustraia guztiz osatuta egon aurretik batzen da, erein eta hilabete batzuetara.
GAIXOTASUNAK
ETA IZURRITEAK: Onddo batek
sortzen duen azenarioaren ustelkeria beltza izenekoak landarearen hostoak ilundu
eta hiltzen ditu eta sustraia suntsitzen du.
PROPIETATEAK: Karotenoak dira azenarioari berezko
kolore laranja ematen diotenak. Bitamina A, E eta B ditu. Potasio, fosforo,
magnesio eta kaltzioa ere.
Azenarioa
jaten dugunean, gure organismoak melanina sortzen du. Substantzia honek eguzki
erradiazio kaltegarrietatik babesten gaitu. Hortzak garbitzen laguntzen du eta
digestioa egiteko hain garrantzizkoa den listuaren jariaketa eragiten du.
Energia
handia ematen duen karbohidrato ugari ere baditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario