Pipaz egindako
makiltxo kurruskariak
OSAGAIAK:
· 80 gr ur
· 60gr oliba olio
· 200 gr hirin
· 8 gr gatz
· 16 gr Legamia
· 120 gr ekilorearen pipa zurituta
EGITEKO ERA:
-
Ipini ura eta olioa bol batean eta ondo nahastu
-
Gehitu irina, legamia eta gatza. Berriro ondo nahastu orea lortu arte.
-
Atera orea boletik. Oratu eta gero, arrabolaz zabaldu orea. Oso fina gelditu
behar da.
-
Ondoren bota pipak orearen gainean eta pasatu arrabola pipak oreari ondo
itsatsita gelditzeko.
-
Labanarekin orea moztu ore-zerrendak lortzeko. Ipini labeko erretilu
gainean landare-papera eta horren gainean orea zatituta.
-
Utzi orea harrotzen 30 minutu. Piztu labea eta 200ª tan egongo denean sartu
orea eta utzi egiten 10 minututan gutxi gorabehera, urre kolorea lortu arte
On egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario