FITXA TEKNIKOA: KALABAZA
IZENA: Kalabaza
FAMILIA: “Kurkubitazeak” familiakoa da.
Pepinoak eta kalabazinak familia
berekoak dira.
MOTA: 850 barietate baino gehiago
daude gure planetan, forma eta tamaino
oso ezberdinetakoak. ( luzeak, borobilak, obalatuak…)
JATORRIA: Adituek diotenez kalabaza
Asiako hegoaldetik dator eta aintzinako Egiptoan, jada, landatu omen zuten. Gure artean XV. mendean
hasi zen ezagutzen.
LABORANTZA: Udaberrian landatu egiten dira
gehien bat, eta lurzoruarekin ez da oso exigentea. Landare bakoitzak metro bat
espazioa behar du ondo hasteko. Hazitegian landa daitezke eta gero lurrera
eraman izozteak pasata egongo direnean. Oso garrantzitsua da askotan
ureztatzea, batez ere landarea txikia denean.
GAIXOTASUNAK ETA PLAGAK: Mildiu eta Oidium gaixotasunak
izan al ditu. Usteldurak ekiditeko fruituen beheko aldean babesa jartzea
komenigarria da.
PROPIETATEAK: Ura da bere osagarririk
garrantzitsuena ( % 96). koiperik eta karbohidrato kantitate gutxi dauka eta
oso kaloria gutxi portatzen ditu. Zuntz nahikoa dauka. Kalabazak beta-karotenoa, C
eta E
bitaminak ditu, eta horiek hornitu egiten dute defentsa-sistema immunitarioa.
Neguan izaten diren infekzioei aurre egiteko eta azala babesteko oso ona da. A
bitamina kantitate dezente du, eta horrek lagundu egiten du azala eta mukosak (ahoa,
eztarria, hestegorria, urdaila). birsortzen eta leuntzen. Hori dela eta, neguan
kalabaza janda, azkarrago sendatzen dira katarroak, gripeak, anginak eta abar.
Digestioak errazten ditu ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario