IZENA: Babak
FAMILIA: Lekaduna.
MOTAK: Baba beltza, zuria eta gorria,
zaldi-baba eta etxe-baba dira ezagunenak Euskal Herrian. Hala ere, munduan baba
mota ezberdin asko topatu ahal ditugu ereiten den zonaldearen arabera.
JATORRIA: Asiatik dator, mediterranear aldetik
alegia.
LABORANTZA: Bere laborantza erreza da. Klima hotza
eta sikua nahiago du. Buztin-lurrak eta ondo
drainatuak gustukoak ditu. Oso
landare emankorrak dira. Hotza nahiko ondo jasaten du, beroa, aldiz, ez.
Landareen artean 20
cm inguru egon behar dira. 6 cm-ko sakoneran ereiten dira.
GAIXOTASUNAK
ETA PLAGAK: Gaixotasun gehienak
onddoak eragiten dituzte, eta landarearen atal guztiak kaltetzen dituzte:
sustraiak, zurtoinak, hostoak eta lore eta fruituak.
Izurrite
ezberdinek eragiten diote; hazien eulia eta landare zorriak gehien kaltetzen
dituztenak dira.
PROPIETATEAK: Babek medikuntzarako eta elikadurarako
hainbat ezaugarri dituzte. Medikuntzan; diuretikoa, erreumaren kontrakoa,
kolesterola eta alzheimerra tratatzeko, besteak beste. Elikaduran; proteina eta
kaloriadunak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario