IZENA: Ekilorea
FAMILIA: Ekilorea (Helianthus
annuus) Asteraceae familiako
landare belarkara da. Ornamentu gisa nahiz olioa egiteko kultibatzen da. Ez da
nahastu behar eguzkilore landarearekin.
MOTA: Loreko hostoak bereziki horiak dira (marroiak eta
laranjak ere izan daitezke) eta lorea egunean zehar biratzen da eguzkia
aurrez-aurrez edukitzeko. Bere zurtoina metro pare bat edukitzera irits daiteke.
JATORRIA: Amerikar jatorria du, Peru aldetik bereziki eta
1000 K.a. landatzen hasi zen. XVI mendetik aurrera espainiarrek Europara
esportatzen hasi ziren.
LABORANTZA: Garai onena ereiteko abuztutik urrira arte
doa. Gehienetan
ekiloreko haziak ereiten dira 70 cm-eko errenkaden arteko distantziarekin.
Tenperatura aldaketak ondo jasaten ditu eta eguzkia eta argitasuna gustatzen
zaizkio. Ur asko behar du baina lehorte garaiak ondo gainditzen ditu. Hareazko
lurra eskertzen du eta materia organikoan aberatsa izanez gero, hobeto.
GAIXOTASUNAK ETA PLAGAK: Gaixotasunen artean mildiu (Plasmopara helianthi), usteltasun zuria eta grisa, eta
lizuna aipa ditzakegu. Ekilorearen izurrite nagusiak lurreko zizarea eta sitsak (Hormoesoma nebulella) dira.
PROPIETATEAK: E bitamina bere kantitate
handiagatik, ekilore-olioa gure zirkulazio-sistemarako onura handiko elikagaia
da. Antioxidatzaileak ere baditu, bistarako onugarria, eta bere nutrizio
ezaugarriei esker Parkinson gaixotasunaren aurkako prebentzioan laguntzen du.
Nabarmendu behar dira hurrengo mantenugaiak: burdina, iodo, zink eta hainbat
bitamina (A, B1, B2, B5, B6 eta K bitamina). Kolesterol altua dutenei
komenigarria zaie. Potazioaz eta fosforoaz, fruitu lehor guztiak aberatsak
diren mineralez gain, pipak burdina, magnesio eta azido folikoa izateagatik
nabarmentzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario