IZENA:
Artoa
FAMILIA:
Graminoen familiako landare da.
MOTA: Hainbat
barietate dago eta erabilerak ere ezberdinak, haien artean: Arto goxoa: normalean
entsaladetan erabiltzen dena; Artoa hirina egiteko: almidoi biguna dauka,
egokia zeliakoentzat; Pop corn: palomitak egiteko artoa.
JATORRIA:
Erdialdeko Ameriketan landatu zen lehen aldiz.
LABORANTZA:
Haziarengatik landatzen da. Ereintza aldia apirila eta maiatza bitartean da.
Soroan zehar lerro zuzenak egiten dira eta lerroan zehar gune batzuetan, haziak
botatzen dira, hazi batetik bestera 1 m-ko luzera utziz; gune batean 2-3 hazi
bota. Abuztu-iraila inguruko helduta dago.
GAIXOTASUNAK ETA
PLAGAK: bare grisa eta beltzak. Hegaztiak ere etsai ditu: Bele beltzek, mikek eta belatxikiek kalte
handiak egiten dizkiote, haziak jaten dituztelako. Hegazti hauen kontrako
borroka metodoak: soinuak egiten dituen sistemak edo harrapari siluetek uxatu
egiten dituzte. Oreina, adarzabala eta basurdeaK artosoroak inbaditu ditzatela
jaterakoan, zapaldu eta suntsitu egiten dituzte. Karraskariek ere kalteak
eragin dizkiote.
PROPIETATEAK:
·
Karbono hidrato asko
ditu,oso ona ume eta kirolarientzat.
· Magnesio ere badu.
· Zeliakoek bere irina jan ahal dute.
· Fibra asko du, honek digestio prozesua
errezten du eta kolesterola gutxitzen du.
· Betakaroteno antioxidantea du,oso ona minbizia ekiditzeko.
· Vitamina B taldekoak, nerbio sistemarako onak.
· Odolaren azukre kantitatearen kontrolatzailea da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario