FITXA TEKNIKOA: ESPINAKAK
IZENA: Espinakak
FAMILIA: Ziazerba
edo espinaka (Spinacia olerecea)
Amaranthaceae familiako landare belarkara jangarria da.
MOTA: Landare
urterokoa da (gutxitan bi urterokoa), 30 cn-ko altueraino hazten dena. Hosto
txandakatuak ditu, sinpleak, obalo formakoak edo triangelu formako
oinarridunak, tamaina aldakorrekoak (2-30 cm luze eta 1-15 cm zabal) Nabarmentzen ez
diren loreak dauzka, berde-horiak, 3-4 mm-ko diametroa dutenak.
JATORRIA: Jatorriz
Asia erdialdea eta hego-mendebaldekoa da. Iberiar Penintsulan arabiarrek sartu
zuten XI. Mende inguruan eta handik Europa osora hedatu zen.
LABORANTZA: Ziazerba mota gehiengoa
udaberrian goiz edo udazkenean, udako beroa pasatu denean landatzen dira. Negua
jasan dezake eskualde epeletan. Nahiz eta eguzkia onartu, ezin hobeto haz
daiteke eguzki askorik gabe. Konpost nahikotxo lurrari gehitzea beharrezkoa da.
Haziak landatzen ditugunean zentimetro bateko sakonera izan behar da eta hazien
arteko distantzia 38cm-koa ildoetan. Ziazerbak lur hezean egotea nahiago du,
baina ur larregi saihestu behar da, honek sustraiak usteltzen ditu. Ziazerba
uzta biltzeko kanpoko hostoak hartzen joango gara, ez da dena atera behar,
barneko hosto txikiak bizkor berriro ere haziko dira. Haziak landatu eta bi
hilabete geroago uztarekin haz gaitezke.
GAIXOTASUNAK ETA PLAGAK: Ziazerbetan gehiago agertzen
den gaixotasuna Mildiua da. Landareen arteko kutsadura oso arin gertatzen da,
horregatik landareak argitu behar ditugu gaixotasun honen adierazgarriak
ikustekotan.
PROPIETATEAK: Ziazerbak A eta E bitamina
asko dauka, baita K bitamina, iodoa, eta antioxidatzaileak ere. Azido oxalikoa
ere kantitate nabarmenean dauka. Nahiz eta sinesmen herrikoiak hala uste, ziazerbak ez dauka beste barazki
batzuek baino burdina gehiagorik, baina dena den mineral asko ditu. Hori guztia
dela eta espinakak oso gomendagarriak dira hezurrak indartzeko,
inmunitate-sistema sendotzeko eta azala, begiak eta mukosak ondo funtziona
dezatela. Minbizia-kontrako propietateak ere baditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario