IZENA: Letxuga edo uraza.
MOTAK: 1000 mota baino gehiago existitu omen
dira planetan.
Haien artean
ezagunenak: Izeberg, kukuluak, erromatarra, hosto kiribilduta , haritz hostoena, batabia…
JATORRIA: Letxugaren jatorria, biologo batzuen
ustez, Indiakoa da. Orain dela 2500 urte jada, erein egiten zen.
LABORANTZA: Urtarorik hoberena bere landaketarako
udaberria da. Gaur egun, negutegiei esker urtean zehar jan dezakegu. Landare
hau zoru ezberdinetan erein ahal da. Landareen arteko distantzia 30 cm-koa izan
behar da. Letxugari ez zaio komeni lurzoruan nitrogeno gehiegi izatea.
GAIXOTASUNAK ETA IZURRITEAK: Plagen
artean aipagarrienak landare zorriak eta barraskilo eta bareak dira. Bero handiekin
hostoak erre egiten zaizkio.
PROPIETATEAK: Lasaitzeko eta
ondo lo egiteko oso landare baliotsua da. Propietate diuretikoak dituenez,
gernu infekzioak tratatzeko lagungarria da ere.
Ur kantitate handia du, karbono hidrato, proteina eta koipe, aldiz, gutxi.
Horregatik, kaloria gutxiko jakia da. Letxuga oso aberatsa da. Betakaroteno, A,
C eta E bitaminetan. Potasio eta magnesio asko baditu ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario