FAMILIA: Brassicaceae.
LABORANTZA: Martxoan edo apirilean ereiten da eta neguan batu. Haziak lisoak eta marroi kolorekoak dira. Biurteko landarea da. Hosto luzeen erroseta sendoa eratzen du lehen urtean, hosto haragitsuak eta lodiagoak sortzen ditu, batez ere, bere jatorrizko ingurune zailera moldatu behar izan duelako ura eta elikagaiak hostoetan metatuz. Bigarren urtean 2m altu den buruxka loredun bat eratzen du, lore hori txiki ugari sortuz.
GAIXOTASUNAK ETA PLAGAK: Euli izurritea izaten du eta larbak.
PROPIETATEAK: C bitamina, azido fosforikoa eta olioak eta sufre organikoa ditu. Orri berdeak dituzten landareek minbizia izateko arriskua eta bihotzeko gaixotasunak gutxitzen dituzte. Errepoloa bizitza luzatzen du eta estresa gutxitzen du. Katarroen kontrarako eragina du eta orbaintzaile ona da. Hipotiroidismo edo bozio-arazoak izateko joera dutenek ez lituzkete azaren familiako janariak gordinik jan behar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario