OSAGAIAK:
•
• 150 gramo bakailao
• 250 gramo porru
• 2 koilarakada oliba-olioa
• Perrexila
EGITEKO ERA:
Aurreko egunean bakailaoa gatzgabetzen da ura lau aldiz aldatuz. Gatzgabeturiko bakailaoa uretan egosten da 10 bat minutuz. Bakailaoa erretiratu eta ur berean dadotan ebakitako patatak eta trontzo finetan ebakitako porruak egosten dira. Bakailaoa mamitzen da arantzak eta azala kenduz. Patatak samurrak eta zuku pixka batekin daudenean mamituriko bakailaoa erantsi eta azkeneko irakin bat ematen zaio. Salda pixka batekin zerbitzatzen da, guztia olioarekin zipriztinduz eta perrexilarekin apainduz.
On egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario