IZENA: Baratxuri
FAMILIA: Baratxuria edo berakatza (Alliun satuvum) Alliun generoko landare belarkara da.
MOTA: Tipula, tipulatx, porru eta tipulinaren familiako
barazki borobil, txiki eta zuria edo morea topa ditzakegu, aletan
antolatutakoa. Erraboil motako barazkia da eta 50
cm arte haz daiteke. Saltsak egiteko askotan erabiltzen da. Halaber, herri-medikuntzan ere baliotsua da.
JATORRIA: Asia erdialdean du jatorria, eta gutxienez duela 6000
urtetik hona erabili da eskualde mediterraneoan, bai eta Asian eta Afrikan ere.
LABORANTZA: Landaketa baratxuri erroboilen bitartez egiten da.
Azaroan edo abenduan egin ohi da. Edozein klimatara ondo moldatzen da eta hotza
primeran jasaten du. Landareen arteko distantzia txikia izan daiteke. Lurzorua
leun eta harro atsegin du. Ureztatzea ez da beharrezkoa, negu eta udaberri
sikuetan izan ezik. 8 hilabete pasa ondoren uzta jaso ahal dugu.
GAIXOTASUNAK
ETA PLAGAK: Gaixotasunen
artean mildiu, lizun grisa eta herdoila aipa ditzakegu. Baratxuriaren izurri
nagusiak tipularen eulia, sitsak, nematodoak, ezkabia eta gurgurioak dira.
PROPIETATEAK: Baratxuriak B bitaminak ditu, C bitamina, A
eta E bitamina neurri txikiagoan. Bitamina edukiari esker bitamina
gabeziak betetzen lagun dezake, gainera antioxidatzaile efektu leuna du.
Gihar uzkurdura eta nerbio-sistema ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren
mineralak ditu, kaltzioa, fosforoa, potasioa eta magnesioa hain zuzen ere.
Mantenugaien aberatsa da eta oso ezaguna den antibiotiko propietatea dauka.
No hay comentarios:
Publicar un comentario