domingo, 5 de mayo de 2013

FITXA TEKNIKOA: TOMATEA




IZENA: Tomatea

FAMILIA: Solanaceae (piperrak bezala) familiakoa da, eta familia honen barruan solanum generokoa (patatarekin batera).


MOTA: Tomate mota edo dibertsitatea oso handia da: Cherry tomatea, bertako tomatea, adar-tomatea, tomate txikia, madari-tomatea, tomatearen Kalitatezko Eusko Labela, patata hostodun tomatea…

JATORRIA: Hego Amerikatik dator, Mexikoko Aztekek lantzen zituzten. Amerikaren aurkikuntzaren ondorioz, XVI. Mendean ekarri zuten Europara. Italian erabili zen lehenengo aldiz, jangai gisa, 1550.aren inguruan.

LABORANTZA:  Tomatea erliebe eta klima ezberdinetan hazi daiteke, baina izozteek landareak hiltzen dituzte, eta haize gogor eta lehorrek kalte handiak egiten dizkiete.
Lurra ondo ereinda egon behar da, ongarria izateak laguntzen du. Ohituraz, udaberrian landatzen da. Landarea hazi denean, inaustea komeni da, zurtoin indartsuagoa izateko eta handitu denean, makilekin lotzen da pisua eusteko.

GAIXOTASUNAK  ETA   PLAGAK: Ohikoenak euli zuria da eta landare zorria dira. Gaixotasunak, Errautsa eta usteltasun grisa, ekiditeko landarea aztertu eta gaixotutako tokiak kentzea da komenigarriena.

 PROPIETATEAK: A eta C bitaminak ditu. Ezaguna da, eskorbuto gaixotasunaren kontrako baliabide zela. Aho eta eztarriko minetarako ona da eta ikusmena hobetzen du.

Likopenoa dauka, bere eragin antikantzerigeno posibleaz gain, janarientzako koloratzaile natural bezala erabili daiteke.

No hay comentarios: