domingo, 5 de mayo de 2013

FITXA TEKNIKOA: ILARRAK






IZENA: Ilarrak

JATORRIA: Dirudienez Txinan  dauka bere jatorria. Duela 10000 urte ezagututa, XVI, mendean hasi zen gizakientzako elikadura bezala erabiltzen. Hori baino lehen animalientzako janaria bezala  bakarrik erabiltzen zen.

EZAUGARRIAK: leguminosa familiako landare oso gogorra da. Neguko tenperatura baxuak agoantatzen ditu eta oso zabalduta dago bere produkzioa mundu osoan. Arruntenak  igokariak dira eta  2 metrotako altuera har dezake. Lore txiki eta zurietatik lekak sortzen dira eta beren barruan, ilarrak gordetzen dira.


LABORANTZA: Bi une ezberdinetan landa ditzakegu, udazkenean, ekoizpena udaberrian izateko edo urtarrilean udaren hasieran ekoizteko.   Lurra solte eta aireratua behar dute, baina ez da batere zorrotza, zoru pobreei ere moldatze baita. Ur gehiegi ez zaie gustatzen, horregatik ureztapena neurrizkoa izan behar da. Haziak zuzenean jar ditzagun lurrean, 4 cm-ko sakonean eta ildoetan kokatuta, hazien arteko distantzia 25 cm-koa izanda.    Komenigarria da, lurrean kokatu baino lehen, ordu batzuk lehenago, haziak uretan sartuta izatea, honela errazago eta lehenago  ernalduko dira.


IZURRITEAK: Landare-zorriak eta  ilarraren sitsa dira nagusiak. Horren kontra landareak ondo behatzea oinarrizkoa da eta zomorro bat agertu bezain pronto landareak ondo garbitu. Sistematikoki egiten badugu garbiketa hori izurritea gaindi dezagun.

PROPIETATEAK: Kaltzio, magnesio, C bitamina eta lezitina asko dituztenez, Ilarrak oso onuragarriak dira  bihotzaren osasunerako. Ilea, azala eta azazkalak ondo mantentzen lagungarriak dira ere. Barazkijaleentzako altxorra bat da, proteina asko ematen dituelako, batez ere arroza, artoa edo oloarekin jan egiten badugu. Hori dela eta oso komenigarriak dira umeen dietan ere.

Beste aldetik, landare hau lurrarentzako oso onuragarria da nitrogenoa ematen duelako.

No hay comentarios: