viernes, 24 de noviembre de 2017

ORTUA 2017KO UDAZKENEAN

Gogor gabiltza ortua prestatzen aurtengo neguan babak, ilarrak, berakatzak eta kipulak ereiteko.
Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

martes, 3 de noviembre de 2015

GURE ORTUA 2015EKO IRAILEAN

Pasadan udan ere, guraso eta ikasle batzuk ortua ureztatzeaz eta zaintzeaz arduratu ziren. Eurei esker gure uztatxoa jaso genuen irailean.
Erakusketatxoa ere antolatu genuen.
Eskerrik asko udan ortuan  lanean ibili ziren guztiei!

jueves, 3 de abril de 2014

HAZI ERNAMUINDUAK JATEKO



NOLA  LORTU HAZI ERNAMUINDUAK




Hazien energia arin hartzeko bidea ernamuinduak jatea da. Aurton nola egin horrelako elikagaiak ikasi dugu.

BEHARREZKOAK:

-  Hazi mota ezberdinak: letxuga, kipula , ekilorearena ...
-  Edalontzi  gardena
- Gasa 
- Ura

PROZEDURA

1. Edalontzi batean nahi dituzun haziak uretan beratzen jarri 12 bat orduz.
2. Denbora hori pasa eta gero, hazi bustiak uretatik atera.
3. Edalontzia urez bete, eta gasa batez bere ahoa estali.  Goma batez lotu genuen gasa edalontziaren ahoan. 
    Bere gainean bustitako haziak utzi.Urak gasaren beheko aldea busti behar du.

4. Horrela utzi astebetez. Ura erantsi behar zaio, haziak uneoro  bustita egon daitezen.
5. Laster ernetzen joango dira, eta prest izango dituzu entsaladan edo jateko.

Energia ona eta arin hartzeko modua duzu hazi ernamuinduak jatea.
On egin !





 

miércoles, 4 de diciembre de 2013

HAZIEN ZAINTZAILEAK

HAZI ZAINTZAILEAK GARA GU

Marijo, Rousso eta Jessicaren laguntzarekin hazietaz gehiago ikasi, eta neguko ortua prestatzen hasi gara.

1. tailerrean hazi asko ikusi genituen. aztertu eta sailkatu genituen . Haziak edukiz gero, landareak izango ditugula, eta ondoren elikagaiak ere ikasi genuen. 


2. tailerrean hazi ernamuinduak zelan egin,  eta letxuga eta espinaken hazitegiak prestatu genituen. Ortuan babak  eta  ilarrak erein genituen.

3. egunean hazi ernamuinduak dastatu, hazitegiak aztertu, eta ortuan baba eta ilar landareak ernetuta ikusi genituen. Trola jauna eta tomate ekoizleen filma ere ikusi genuen.


Argazkiak ikusteko egin klik hemen







jueves, 28 de noviembre de 2013

ORTUA IRAILEAN

UDAN ERE GURE ORTUA ZAINDUTA
Udan gure ortua ureztatu eta zaindu zuten ume eta gurasoei esker, irailean piperrak eta kalabazinak bildu genituen. Eurek  uztaila eta abuztuan   letxugak, piperrak eta kalabazinak  batu zituzten. Eskerrik asko zuen lanagatik!







Horrela zegoen irailean gure ortua .

lunes, 6 de mayo de 2013

ORTUA NEGUAN


Zer landatu dugu neguan?



Babak


Negurako oso landare aproposak dira eta ederto hasi egiten dira.




Espinakak



Denbora behar izaten dute handitzeko.



Ilarrak    


Ilarrak eta babak aldi berean landatu genituen, baina ilarrak astiroago doaz babak baino.

Porruak 

Porruak ere oso ondo moldatzen dira neguan.






Azak eta lonbardak 

 
Beranduago landatu genituen, bain pixkanaka ta pixkanaka handitzen doaz.



Berakatzak

Urtarrilean landatu genituen, eta egun hauetan sortzen hasi dira.

domingo, 5 de mayo de 2013

EGIN KONPOSTA ORTURAKO

De 24/03/2011

HONDAKIN ORGANIKOEKIN ONGARRI NATURALA EGITEN DUGU ORTURAKO.

- ZER HONDAKIN ORGANIKOEKIN?
- Belarra, gordinik dauden janariak, hostoak, kolore gabeko papera, lastoa..... Dena ondo txikitu arinago desegiteko.

- ZENBAT DENBORA ITXARON BEHAR DUGU?
- 8 - 10 hilabete igaro behar dira ongarria lortzeko.

- ZER ABANTAILA DITU KONPOSTAK?
- Alde batetik eskura izan ahal dugu ongarri naturala, ezer ordaindu gabe eta gure ortuko produktuak kalitatezkoak eta ekologikoak izango dira. Konpostarekin gure zolua zaintzen eta aberasten dugu.
- Beste aldetik gutxitzen dugu sortzen dugun zarama.