miércoles, 4 de diciembre de 2013

HAZIEN ZAINTZAILEAK

HAZI ZAINTZAILEAK GARA GU

Marijo, Rousso eta Jessicaren laguntzarekin hazietaz gehiago ikasi, eta neguko ortua prestatzen hasi gara.

1. tailerrean hazi asko ikusi genituen. aztertu eta sailkatu genituen . Haziak edukiz gero, landareak izango ditugula, eta ondoren elikagaiak ere ikasi genuen. 


2. tailerrean hazi ernamuinduak zelan egin,  eta letxuga eta espinaken hazitegiak prestatu genituen. Ortuan babak  eta  ilarrak erein genituen.

3. egunean hazi ernamuinduak dastatu, hazitegiak aztertu, eta ortuan baba eta ilar landareak ernetuta ikusi genituen. Trola jauna eta tomate ekoizleen filma ere ikusi genuen.


Argazkiak ikusteko egin klik hemen







jueves, 28 de noviembre de 2013

ORTUA IRAILEAN

UDAN ERE GURE ORTUA ZAINDUTA
Udan gure ortua ureztatu eta zaindu zuten ume eta gurasoei esker, irailean piperrak eta kalabazinak bildu genituen. Eurek  uztaila eta abuztuan   letxugak, piperrak eta kalabazinak  batu zituzten. Eskerrik asko zuen lanagatik!







Horrela zegoen irailean gure ortua .

lunes, 6 de mayo de 2013

ORTUA NEGUAN


Zer landatu dugu neguan?



Babak


Negurako oso landare aproposak dira eta ederto hasi egiten dira.




Espinakak



Denbora behar izaten dute handitzeko.



Ilarrak    


Ilarrak eta babak aldi berean landatu genituen, baina ilarrak astiroago doaz babak baino.

Porruak 

Porruak ere oso ondo moldatzen dira neguan.






Azak eta lonbardak 

 
Beranduago landatu genituen, bain pixkanaka ta pixkanaka handitzen doaz.



Berakatzak

Urtarrilean landatu genituen, eta egun hauetan sortzen hasi dira.

domingo, 5 de mayo de 2013

EGIN KONPOSTA ORTURAKO

De 24/03/2011

HONDAKIN ORGANIKOEKIN ONGARRI NATURALA EGITEN DUGU ORTURAKO.

- ZER HONDAKIN ORGANIKOEKIN?
- Belarra, gordinik dauden janariak, hostoak, kolore gabeko papera, lastoa..... Dena ondo txikitu arinago desegiteko.

- ZENBAT DENBORA ITXARON BEHAR DUGU?
- 8 - 10 hilabete igaro behar dira ongarria lortzeko.

- ZER ABANTAILA DITU KONPOSTAK?
- Alde batetik eskura izan ahal dugu ongarri naturala, ezer ordaindu gabe eta gure ortuko produktuak kalitatezkoak eta ekologikoak izango dira. Konpostarekin gure zolua zaintzen eta aberasten dugu.
- Beste aldetik gutxitzen dugu sortzen dugun zarama.

ERREZETA: ESPINAKA TORTILLA


OSAGAIAK:

·       Espinaka hostoak
·       Arrautzak
·       Oliba olioa
·       Gatza 



EGITEKO ERA:

Ondo garbitu espinaka hostoak. Zartagin batean olio pixkat jarri eta espinaka hostoak gehitu. Frijitu tamainaz asko txikitu eta ilundu arte. Gehiegi egitea ez da beharrezkoa, espinaka hostoak gordinik ere jan daitezkeelako. Arrautza batzuk irabiatu, gatza gehitu eta zartaginera bota. Tortilla edo nahaski modura egin, nahiago duzun modura.

On egin!!

FITXA TEKNIKOA: ESPINAKAK




IZENA: Espinakak

FAMILIA: Ziazerba edo espinaka (Spinacia olerecea) Amaranthaceae familiako landare belarkara jangarria da.

MOTA: Landare urterokoa da (gutxitan bi urterokoa), 30 cn-ko altueraino hazten dena. Hosto txandakatuak ditu, sinpleak, obalo formakoak edo triangelu formako oinarridunak, tamaina aldakorrekoak (2-30 cm luze eta 1-15 cm zabal) Nabarmentzen ez diren loreak dauzka, berde-horiak, 3-4 mm-ko diametroa dutenak.

JATORRIA: Jatorriz Asia erdialdea eta hego-mendebaldekoa da. Iberiar Penintsulan arabiarrek sartu zuten XI. Mende inguruan eta handik Europa osora hedatu zen.


LABORANTZA:  Ziazerba mota gehiengoa udaberrian goiz edo udazkenean, udako beroa pasatu denean landatzen dira. Negua jasan dezake eskualde epeletan. Nahiz eta eguzkia onartu, ezin hobeto haz daiteke eguzki askorik gabe. Konpost nahikotxo lurrari gehitzea beharrezkoa da. Haziak landatzen ditugunean zentimetro bateko sakonera izan behar da eta hazien arteko distantzia 38cm-koa ildoetan. Ziazerbak lur hezean egotea nahiago du, baina ur larregi saihestu behar da, honek sustraiak usteltzen ditu. Ziazerba uzta biltzeko kanpoko hostoak hartzen joango gara, ez da dena atera behar, barneko hosto txikiak bizkor berriro ere haziko dira. Haziak landatu eta bi hilabete geroago uztarekin haz gaitezke.

GAIXOTASUNAK  ETA   PLAGAK: Ziazerbetan gehiago agertzen den gaixotasuna Mildiua da. Landareen arteko kutsadura oso arin gertatzen da, horregatik landareak argitu behar ditugu gaixotasun honen adierazgarriak ikustekotan.

PROPIETATEAK: Ziazerbak A eta E bitamina asko dauka, baita K bitamina, iodoa, eta antioxidatzaileak ere. Azido oxalikoa ere kantitate nabarmenean dauka. Nahiz eta sinesmen herrikoiak  hala uste, ziazerbak ez dauka beste barazki batzuek baino burdina gehiagorik, baina dena den mineral asko ditu. Hori guztia dela eta espinakak oso gomendagarriak dira hezurrak indartzeko, inmunitate-sistema sendotzeko eta azala, begiak eta mukosak ondo funtziona dezatela. Minbizia-kontrako propietateak ere baditu.

ERREZETA: BARATXURI SOPA


OSAGAIAK:

·       10 baratxuri ale
·       Aurreko eguneko ogi 1
·       Urdaiazpiko 100 gr
·       Piperrauts koilarakada 1
·       Oilasko salda litro 1
·       4 arrautza
·       Oliba olioa
·       Gatza




EGITEKO ERA:

Zartagin batean baratxuria eta urdaiazpikoa gorritu oliotan. Bitartean, ogia moztu eta gero, piperrautsarekin batera gehitu. Dana nahastutakoan, oilasko salda bota, gatza gehitu eta ordu erdi bat inguru utzi egosten. Sutik kendu. Zerbitzatu aurretik arrautzak gehitu eta irabiatu.

On egin!!

FITXA TEKNIKOA: BARATXURIA



  
 IZENA:  Baratxuri


FAMILIA: Baratxuria edo berakatza (Alliun satuvum) Alliun generoko landare belarkara da.

MOTA:  Tipula, tipulatx, porru eta tipulinaren familiako barazki borobil, txiki eta zuria edo morea topa ditzakegu, aletan antolatutakoa. Erraboil motako barazkia da eta 50 cm arte haz daiteke. Saltsak egiteko askotan erabiltzen da. Halaber, herri-medikuntzan ere baliotsua da. 

JATORRIA: Asia erdialdean du jatorria, eta gutxienez duela 6000 urtetik hona erabili da eskualde mediterraneoan, bai eta Asian eta Afrikan ere.

LABORANTZA:  Landaketa baratxuri erroboilen bitartez egiten da. Azaroan edo abenduan egin ohi da. Edozein klimatara ondo moldatzen da eta hotza primeran jasaten du. Landareen arteko distantzia txikia izan daiteke. Lurzorua leun eta harro atsegin du. Ureztatzea ez da beharrezkoa, negu eta udaberri sikuetan izan ezik. 8 hilabete pasa ondoren uzta jaso ahal dugu.

GAIXOTASUNAK  ETA   PLAGAK:  Gaixotasunen artean mildiu, lizun grisa eta herdoila aipa ditzakegu. Baratxuriaren izurri nagusiak tipularen eulia, sitsak, nematodoak, ezkabia eta gurgurioak dira.

PROPIETATEAK:  Baratxuriak B bitaminak ditu, C bitamina, A eta E bitamina neurri txikiagoan. Bitamina edukiari esker bitamina gabeziak  betetzen lagun dezake, gainera antioxidatzaile efektu leuna du. Gihar uzkurdura eta nerbio-sistema ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren mineralak ditu, kaltzioa, fosforoa, potasioa eta magnesioa hain zuzen ere. Mantenugaien aberatsa da eta oso ezaguna den antibiotiko propietatea dauka.

FITXA TEKNIKOA: ARTOA


                 
IZENA:  Artoa

FAMILIA: Graminoen familiako landare da.

MOTA: Hainbat barietate dago eta erabilerak ere ezberdinak, haien artean: Arto goxoa: normalean entsaladetan erabiltzen dena; Artoa hirina egiteko: almidoi biguna dauka, egokia zeliakoentzat; Pop corn: palomitak egiteko artoa.

JATORRIA: Erdialdeko Ameriketan landatu zen lehen aldiz.

LABORANTZA: Haziarengatik landatzen da. Ereintza aldia apirila eta maiatza bitartean da. Soroan zehar lerro zuzenak egiten dira eta lerroan zehar gune batzuetan, haziak botatzen dira, hazi batetik bestera 1 m-ko luzera utziz; gune batean 2-3 hazi bota. Abuztu-iraila inguruko helduta dago.

GAIXOTASUNAK  ETA   PLAGAK: bare grisa eta beltzak. Hegaztiak ere etsai ditu: Bele beltzek, mikek eta belatxikiek kalte handiak egiten dizkiote, haziak jaten dituztelako. Hegazti hauen kontrako borroka metodoak: soinuak egiten dituen sistemak edo harrapari siluetek uxatu egiten dituzte. Oreina, adarzabala eta basurdeaK artosoroak inbaditu ditzatela jaterakoan, zapaldu eta suntsitu egiten dituzte. Karraskariek ere kalteak eragin dizkiote.

PROPIETATEAK:
·       Karbono hidrato asko ditu,oso ona ume eta kirolarientzat.
·       Magnesio ere badu.
·       Zeliakoek bere irina jan ahal dute.
·       Fibra asko du, honek digestio prozesua  errezten du eta kolesterola gutxitzen du.
·       Betakaroteno antioxidantea du,oso ona minbizia ekiditzeko.
·       Vitamina B taldekoak, nerbio sistemarako onak.
·       Odolaren azukre kantitatearen kontrolatzailea da.

ERREZETA: BABAK ARROZAREKIN

BABAK ARROZAREKIN

 




OSAGAIAK (4 lagunentzat):

  • Kilo bat baba  
  • Kipula bat 
  • Tomate bat
  • 200 gramo arroz
  • Oliba olioa
  • Gatza


EGITEKO ERA:


  • Kipula txikitu eta oliotan gorritu.
  • Bota tomatea, azala kenduta, txiki-txiki eginda eta babak. Hau eduki egiten 10 bat minutuan.
  • Gero bota arroza eta gatza, eta nahastau.
  • Bota litro bete ur (gutxi gorabehera) eta 30 minutuan irakin dezala.
  • Eduki bost bat minutuan tapatuta.


…ETA ON EGIN !!!!

FITXA TEKNIKOA: BABAK


IZENA: Babak




FAMILIA: Lekaduna.


MOTAK: Baba beltza, zuria eta gorria, zaldi-baba eta etxe-baba dira ezagunenak Euskal Herrian. Hala ere, munduan baba mota ezberdin asko topatu ahal ditugu ereiten den zonaldearen arabera.


JATORRIA: Asiatik dator, mediterranear aldetik alegia.


LABORANTZA: Bere laborantza erreza da. Klima hotza eta sikua nahiago du. Buztin-lurrak eta  ondo drainatuak gustukoak ditu.  Oso landare emankorrak dira. Hotza nahiko ondo jasaten du, beroa, aldiz, ez. Landareen artean 20 cm inguru egon behar dira. 6 cm-ko sakoneran ereiten dira.


GAIXOTASUNAK ETA PLAGAK: Gaixotasun gehienak onddoak eragiten dituzte, eta landarearen atal guztiak kaltetzen dituzte: sustraiak, zurtoinak, hostoak eta lore eta fruituak.

Izurrite ezberdinek eragiten diote; hazien eulia eta landare zorriak gehien kaltetzen dituztenak dira. 


PROPIETATEAK: Babek medikuntzarako eta elikadurarako hainbat ezaugarri dituzte. Medikuntzan; diuretikoa, erreumaren kontrakoa, kolesterola eta alzheimerra tratatzeko, besteak beste. Elikaduran; proteina eta kaloriadunak dira.

ERREZETA: ENTSALADA LETXUGAREKIN




OSAGAIAK: (4 lagunentzat)

·       Letxuga
·       Patata egosiak (laguneko bana)
·       2 arrautza egosi
·       Aguakate erdia
·       Gatza
·       Oliba olioa
·       Ozpina

EGITEKO ERA:

1.   Garbitu letxuga eta, ura kenduta, jarri erretilu batean zabalduta.

2. Hartu arrautza egosiak, eta banandu gorringo eta zuringoak. Zuringoak zati txikitan txikitu. Gorringoak, berriz, geroko gorde.

3.  Zuringoa nahiz patata egosi txikitua letxugaren gainean jarri. Aguakate xerrak ere bai.

4. Gatza, olioa eta ozpina gaineratu.

5. Amaitzeko pure-egitekoaren laguntzaz arrautza gorringoak birrinduta gainetik jarri. Ukitu polita emango dio.


… ETA ON EGIN !!!

FITXA TEKNIKOA: LETXUGA



IZENA: Letxuga edo uraza.

FAMILIA: Laktuka sativa  familiakoa da.


MOTAK: 1000 mota baino gehiago existitu omen dira planetan.
Haien artean ezagunenak:  Izeberg,  kukuluak, erromatarra, hosto kiribilduta , haritz hostoena, batabia…


JATORRIA: Letxugaren jatorria, biologo batzuen ustez, Indiakoa da. Orain dela 2500 urte jada, erein egiten zen.


LABORANTZA: Urtarorik hoberena bere landaketarako udaberria da. Gaur egun, negutegiei esker urtean zehar jan dezakegu. Landare hau zoru ezberdinetan erein ahal da. Landareen arteko distantzia 30 cm-koa izan behar da. Letxugari ez zaio komeni lurzoruan nitrogeno gehiegi izatea.


GAIXOTASUNAK ETA IZURRITEAK: Plagen artean aipagarrienak landare zorriak eta barraskilo  eta bareak dira. Bero handiekin hostoak erre egiten zaizkio.


PROPIETATEAK: Lasaitzeko eta ondo lo egiteko oso landare baliotsua da. Propietate diuretikoak dituenez, gernu infekzioak tratatzeko lagungarria da ere.

Ur kantitate handia du, karbono hidrato, proteina eta koipe, aldiz, gutxi. Horregatik, kaloria gutxiko jakia da. Letxuga oso aberatsa da. Betakaroteno, A, C eta E bitaminetan. Potasio eta magnesio asko baditu ere.

ERREZETA: BABARRUNAK, AZA ETA GUZTI


OSAGAIAK (6 lagunentzat)

-1 kg. babarrun.
- Txorizo zati batzuk.
- Tipula bat.
- 4 koilarakada oliba olio.
- 4 baratxuri atal.
- 2 odoloste.
- Aza erdia.
- Pipermin berdeak.
- Gatza


EGITEKO ERA:

1. Ur hotzaz betetako lapiko batean, indabak, 2 koilarakada olio eta xehatutako tipula erdia eta bi baratxuri atal jartzen dira; su gutxiko egosketan mantenduz.


2. Egozten doan bitartean, ur hotza botatzen zaio, indabak samurtzen eta salda loditzen den arte. 


3. Geratzen zaizkigun baratxuri eta tipula erdiarekin, olio-erreia bat egiten dugu.


4. Indabak egosten diren bitartean, aurrez xehatutako aza egosten jartzen dugu eta egosketaren erdialdean odolosteak eta txorizoa gaineratzen dizkiogu. Egosita dagoenean xukatu eta oliba olioarekin egindako olio-erreia eransten diogu.


…ETA ON EGIN !!!!






FITXA TEKNIKOA: AZA



IZENA: Aza


FAMILIA: Brassicaceae.

MOTA: Aza mota asko dago, izan ere, buru-aza da hemen duguna. Baina brokolia, errefau-aza, aza-kizkurtua, azalorea, … aza motak dira ere.

JATORRIA: Europako hegoaldeko eta mendebaldeko kostaldeetakoa den landarea da. Greziarrek eta erromatarrek landatzen zutela badakigu (lorategietako landare gisa), baina lehenago ere landatzen zela pentsatu behar dugu.

LABORANTZA: Martxoan edo apirilean ereiten da eta neguan batu. Haziak lisoak eta marroi kolorekoak dira. Biurteko landarea da. Hosto luzeen erroseta sendoa eratzen du lehen urtean, hosto haragitsuak eta lodiagoak sortzen ditu, batez ere, bere jatorrizko ingurune zailera moldatu behar izan duelako ura eta elikagaiak hostoetan metatuz. Bigarren urtean 2m altu den buruxka loredun bat eratzen du, lore hori txiki ugari sortuz.

GAIXOTASUNAK  ETA   PLAGAK: Euli izurritea izaten du eta larbak.

PROPIETATEAK: C bitamina, azido fosforikoa eta olioak eta sufre organikoa ditu. Orri berdeak dituzten landareek minbizia izateko arriskua eta bihotzeko gaixotasunak gutxitzen dituzte. Errepoloa bizitza luzatzen du eta estresa gutxitzen du. Katarroen kontrarako eragina du eta orbaintzaile ona da. Hipotiroidismo edo bozio-arazoak izateko joera dutenek ez lituzkete azaren familiako janariak gordinik jan behar.

ERREZETA: Pipaz egindako makiltxo kurruskariak


Pipaz egindako makiltxo kurruskariak




OSAGAIAK:
·       80 gr ur
·       60gr oliba olio
·       200 gr hirin
·       8 gr gatz
·       16 gr Legamia
·       120 gr ekilorearen pipa zurituta


EGITEKO ERA:

-       Ipini ura eta olioa bol batean eta ondo nahastu
-       Gehitu irina, legamia eta gatza. Berriro ondo nahastu orea lortu arte.
-       Atera orea boletik. Oratu eta gero, arrabolaz zabaldu orea. Oso fina gelditu behar da.
-       Ondoren bota pipak orearen gainean eta pasatu arrabola pipak oreari ondo itsatsita gelditzeko.
-       Labanarekin orea moztu ore-zerrendak lortzeko. Ipini labeko erretilu gainean landare-papera eta horren gainean orea zatituta.
-       Utzi orea harrotzen 30 minutu. Piztu labea eta 200ª tan egongo denean sartu orea eta utzi egiten 10 minututan gutxi gorabehera, urre kolorea lortu arte


On egin!!