IZENA: Espinakak
FAMILIA: Ziazerba edo espinaka (Spinacia olerecea) Amaranthaceae familiako landare belarkara jangarria da.
JATORRIA: Jatorriz Asia erdialdea eta hego-mendebaldekoa da. Iberiar Penintsulan arabiarrek sartu zuten XI. Mende inguruan eta handik Europa osora hedatu zen.
GAIXOTASUNAK ETA PLAGAK: Ziazerbetan gehiago agertzen den gaixotasuna Mildiua da. Landareen arteko kutsadura oso arin gertatzen da, horregatik landareak argitu behar ditugu gaixotasun honen adierazgarriak ikustekotan.
