domingo, 5 de mayo de 2013

FITXA TEKNIKOA: PIPERRAK




IZENA: Piperrak

FAMILIA: Piperra bere izen bera jasotzen duen belar-landareko fruitu hutsa da. Solanáceas-en familiakoa da, Capsicum motakoa hain zuzen ere.

MOTA: Piperrak adarrez betetako zurtoina dauka eta hau 0,5-1,5 m-etara heltzen da. Bere loreak zuriak dira eta fruituek kolorea alda dezakete heldutasun-graduaren arabera. Piper-barietateak  bere zapore gozotan eta piperdunetan arabera bi talde handitan sailkatzen dira. Barietate artean ezagunenak, honako hauek dira: Piper goxoak, Padroneko piperrak, Gernikako piperrak, Ibarrako piparrak, pikillo piperrak, …

JATORRIA: Piperreko landarea Mexiko, Bolivia eta Peru  jatorrizkoa da. Kolonek Amerikarako 1493an egindako lehen bidaia eta gero, Europara iritsi zen.


LABORANTZA: Piperrek tenperatura altuak oso ondo jasaten dituzte, baina hotzarekin sentiberak dira. Bere laborantza udatik udazkenera gertatzen da. Argitasun asko behar dute. Hezetasun gehiegi ez zaio komeni. Materia organikoaz aberatza den hondar lurra eskertzen du. Landaretxoak iladan kokatzen dira, eta haien arteko dintantzia 40-50 cm-takoa izan behar da. Iladen artean, berriz, 60-70 cm-takoa. Landareak hazten diren heinean kanaberak ipini behar dira, tutore moduan.

GAIXOTASUNAK  ETA   PLAGAK: Gaixotasunen artean onddoak, bakterioak eta birusak ditugu. Izurriteak: landare zorriak, armiarma gorria, armiarma zuria, euli zuria, beldarra, barraskiloa, …

PROPIETATEAK: Oso aberatsak bitaminetan (C bitamina, infekzio aurrean babes bikaina da; B taldeko bitaminak, oso egokiak gure osasunerako; E bitamina karotenorekin batera antioxidatzaile ederra da; A bitamina begiak ondo funtzionatzeko beharrezkoa da, baita ere ilea eta hezurrak indartsu izateko, …) Gainera mineral asko dituzte: Potasioa, magnesioa, fosforoa eta kaltzioa, denak oso garrantsitzuak osasunez beterik hazteko.

No hay comentarios: