domingo, 5 de mayo de 2013

ERREZETA: Pipaz egindako makiltxo kurruskariak


Pipaz egindako makiltxo kurruskariak




OSAGAIAK:
·       80 gr ur
·       60gr oliba olio
·       200 gr hirin
·       8 gr gatz
·       16 gr Legamia
·       120 gr ekilorearen pipa zurituta


EGITEKO ERA:

-       Ipini ura eta olioa bol batean eta ondo nahastu
-       Gehitu irina, legamia eta gatza. Berriro ondo nahastu orea lortu arte.
-       Atera orea boletik. Oratu eta gero, arrabolaz zabaldu orea. Oso fina gelditu behar da.
-       Ondoren bota pipak orearen gainean eta pasatu arrabola pipak oreari ondo itsatsita gelditzeko.
-       Labanarekin orea moztu ore-zerrendak lortzeko. Ipini labeko erretilu gainean landare-papera eta horren gainean orea zatituta.
-       Utzi orea harrotzen 30 minutu. Piztu labea eta 200ª tan egongo denean sartu orea eta utzi egiten 10 minututan gutxi gorabehera, urre kolorea lortu arte


On egin!!

FITXA TEKNIKOA: EKILOREA


IZENA: Ekilorea


FAMILIA: Ekilorea (Helianthus annuus) Asteraceae familiako landare belarkara da. Ornamentu gisa nahiz olioa egiteko kultibatzen da. Ez da nahastu behar eguzkilore landarearekin.

MOTA:  Loreko hostoak bereziki horiak dira (marroiak eta laranjak ere izan daitezke) eta lorea egunean zehar biratzen da eguzkia aurrez-aurrez edukitzeko. Bere zurtoina metro pare bat edukitzera irits daiteke.

JATORRIA:  Amerikar jatorria du, Peru aldetik bereziki eta 1000 K.a. landatzen hasi zen. XVI mendetik aurrera espainiarrek Europara esportatzen hasi ziren.

LABORANTZA:  Garai onena ereiteko abuztutik urrira arte doa. Gehienetan ekiloreko haziak ereiten dira 70 cm-eko errenkaden arteko distantziarekin. Tenperatura aldaketak ondo jasaten ditu eta eguzkia eta argitasuna gustatzen zaizkio. Ur asko behar du baina lehorte garaiak ondo gainditzen ditu. Hareazko lurra eskertzen du eta materia organikoan aberatsa izanez gero, hobeto.

GAIXOTASUNAK  ETA   PLAGAK: Gaixotasunen artean mildiu (Plasmopara helianthi), usteltasun zuria eta grisa,  eta lizuna aipa ditzakegu. Ekilorearen izurrite nagusiak lurreko zizarea eta sitsak (Hormoesoma nebulella) dira.

PROPIETATEAK: E bitamina bere kantitate handiagatik, ekilore-olioa gure zirkulazio-sistemarako onura handiko elikagaia da. Antioxidatzaileak ere baditu, bistarako onugarria, eta bere nutrizio ezaugarriei esker Parkinson gaixotasunaren aurkako prebentzioan laguntzen du. Nabarmendu behar dira hurrengo mantenugaiak: burdina, iodo, zink eta hainbat bitamina (A, B1, B2, B5, B6 eta K bitamina). Kolesterol altua dutenei komenigarria zaie. Potazioaz eta fosforoaz, fruitu lehor guztiak aberatsak diren mineralez gain, pipak burdina, magnesio eta azido folikoa izateagatik nabarmentzen dira.

ERREZETA: KALABAZAZKO TXIKI PIZZAK



OSAGAIAK

• kalabaza
• gatza
• tipula, piperra, perretxikoak, tomatea, pernila, atuna,   artoa, … (nahi dituzun osagaiak)
• besamela
• gazta




EGITEKO ERA:

Kalabaza borobil formarekin edo nahi duzun formarekin mozten da, zentímetro bateko zabaleran eta gatza botatzen zaio. Plantxan egiten da, astiro astiro, bigun geratu arte.
Aparte, prestatu kalabazari gehitu nahi diozuna, adibidez: kipula, pernila, perretxikoak, atuna, arautza, olibak, piperra, tomatea, … Pasatu plantxatik eta ipini kalabaza gainean, gehitu besamela, gazta eta azkenik, labean sartu pitin batean.

On egin!!



FITXA TEKNIKOA: KALABAZA



IZENA: Kalabaza

FAMILIA: “Kurkubitazeak” familiakoa da. Pepinoak eta  kalabazinak familia berekoak dira.

MOTA: 850 barietate baino gehiago daude gure planetan, forma eta  tamaino oso ezberdinetakoak. ( luzeak, borobilak, obalatuak…)

JATORRIA: Adituek diotenez kalabaza Asiako hegoaldetik dator eta aintzinako Egiptoan, jada,  landatu omen zuten. Gure artean XV. mendean hasi zen ezagutzen.


LABORANTZA: Udaberrian landatu egiten dira gehien bat, eta lurzoruarekin ez da oso exigentea. Landare bakoitzak metro bat espazioa behar du ondo hasteko. Hazitegian landa daitezke eta gero lurrera eraman izozteak pasata egongo direnean. Oso garrantzitsua da askotan ureztatzea, batez ere landarea txikia denean.

GAIXOTASUNAK  ETA   PLAGAK: Mildiu eta Oidium gaixotasunak izan al ditu. Usteldurak ekiditeko fruituen beheko aldean babesa jartzea komenigarria da.

PROPIETATEAK: Ura da bere osagarririk garrantzitsuena ( % 96). koiperik eta karbohidrato kantitate gutxi dauka eta oso kaloria gutxi portatzen ditu. Zuntz nahikoa dauka. Kalabazak beta-karotenoa, C eta  E   bitaminak ditu, eta horiek hornitu egiten dute defentsa-sistema immunitarioa. Neguan izaten diren infekzioei aurre egiteko eta azala babesteko oso ona da. A bitamina kantitate dezente du, eta horrek lagundu egiten du azala eta mukosak (ahoa, eztarria, hestegorria, urdaila). birsortzen eta leuntzen. Hori dela eta, neguan kalabaza janda, azkarrago sendatzen dira katarroak, gripeak, anginak eta abar. Digestioak errazten ditu ere. 

ERREZETAK: TOMATE ETA URDAIAZPIKO OGITARTEKOA




OSAGAIAK:

- Ogia.
- Urdaiazpiko zerrak.
- Tomatea.
- Olioa.
- Gatza.





EGITEKO ERA:

1. Zabaldu ogia erditik, ogitartekoak egiteko eran.
2. Moztu tomatea erditik eta igurtzi ogian barnealde guztian banatuz.
3. Bota gatza eta olio apur bat.
4. Jarri urdaiazpiko zerrak ogian, itxi ogitartekoa…


…ETA ON EGIN !!!

FITXA TEKNIKOA: TOMATEA




IZENA: Tomatea

FAMILIA: Solanaceae (piperrak bezala) familiakoa da, eta familia honen barruan solanum generokoa (patatarekin batera).


MOTA: Tomate mota edo dibertsitatea oso handia da: Cherry tomatea, bertako tomatea, adar-tomatea, tomate txikia, madari-tomatea, tomatearen Kalitatezko Eusko Labela, patata hostodun tomatea…

JATORRIA: Hego Amerikatik dator, Mexikoko Aztekek lantzen zituzten. Amerikaren aurkikuntzaren ondorioz, XVI. Mendean ekarri zuten Europara. Italian erabili zen lehenengo aldiz, jangai gisa, 1550.aren inguruan.

LABORANTZA:  Tomatea erliebe eta klima ezberdinetan hazi daiteke, baina izozteek landareak hiltzen dituzte, eta haize gogor eta lehorrek kalte handiak egiten dizkiete.
Lurra ondo ereinda egon behar da, ongarria izateak laguntzen du. Ohituraz, udaberrian landatzen da. Landarea hazi denean, inaustea komeni da, zurtoin indartsuagoa izateko eta handitu denean, makilekin lotzen da pisua eusteko.

GAIXOTASUNAK  ETA   PLAGAK: Ohikoenak euli zuria da eta landare zorria dira. Gaixotasunak, Errautsa eta usteltasun grisa, ekiditeko landarea aztertu eta gaixotutako tokiak kentzea da komenigarriena.

 PROPIETATEAK: A eta C bitaminak ditu. Ezaguna da, eskorbuto gaixotasunaren kontrako baliabide zela. Aho eta eztarriko minetarako ona da eta ikusmena hobetzen du.

Likopenoa dauka, bere eragin antikantzerigeno posibleaz gain, janarientzako koloratzaile natural bezala erabili daiteke.

ERREZETA: GERNIKAKO PIPER FRIJITUAK




OSAGAIAK:

•
Gernikako piperrak
• Oliba olioa
• Gatza







EGITEKO ERA:

Piperrak garbitu uretan eta xukatu zapi batekin. Oliba olioa ugari duen zartagin bat jarri su bizian, gutxienez bi hazbeteraino irits dadila zartaginean. Olioa oso bero dagoela ikusten dugunean, baina kea dariola jarri gabe inola ere, bota piperak, oliotan ondroso egoteko moduan, eta behar izanez gero bi edo hiru txandatan frijitu. Kontu handiz jiratu bitsadera batekin, eta 20 segundo baino gehiago ez utzi egiten. Sartzea hutsa aski da, eta airoso atera behar dira xukapaper batera. Kontuz zipriztin eta erredurekin.
Denak frijitutakoan, gatza eman, eta mahaira, hoztu baino lehen. Ez daitezela sekula gorritu, tonu berde polit bat izan behar dute, eta hozka egiterakoan tente samar egon, baratza gustua galdu gabe.

On egin!!