domingo, 5 de mayo de 2013

ERREZETA: ENTSALADA ERREFAUTXOEKIN


OSAGAIAK:

• Errefautxoak
• Tomatea
• Letxuga
• Arrautza egosita
• Fruitu lehorrak (intxaurrak, almendrak, …)
• Olioa, ozpina eta gatza






EGITEKO ERA:

Garbitu eta egosi arrautza. Zuritu eta kubotxotan moztu. Garbitu eta zuritu tomatea. Kubotxotan moztu. Beste aldetik garbitu letxuga hostoak eta “juliana” eran moztu. 
Nahastu guztia errefautxoekin eta fruitu lehorrekin. Ondoren bota olioa, ozpina eta gatza. Atuna, sardinak kontserban, oilasko egosia gehituz gero bigarren plater freskagarri bat lortzen dugu. 

On egin!!

FITXA TEKNIKOA: ERREFAUTXOA




IZENA: Errefautxoa

FAMILIA: Errefautxoa (Raphanus sativus) Brassicaceae familiako landare belarkara da.

MOTA: Bada laborantzarako sustrai-barazki bat oso erreza, espazio asko hartzen ez duena eta azkar hazten dena. Bere kolore gorri bizia eta bere zapore minagatik oso preziatua da. Sustraitako koloreak zuritik beltzara izaten dira, gorri zurbila gorrimin distiratsua koloreetatik pasatuz. Baita suatraietako tamainak ere desberdinak daude, handientetik txikienera, baina preziatuenak txikiak dira.

JATORRIA: Ekialde Urrunatik ekarritakoa. 

LABORANTZA:  Ez da oso zorrotza klimarekin eta hotzarekin erresistentziaduna da. Edozein lurzoru-motatara moldatzen da, nahiz eta humusean aberatsak nahiago izan. Lurzorua drainatuta baldin badago eta humusaz, ongarriz konposatuaz edo simaurrez aberastuta ondo hazten dira lurzoru gehiengoetan.  Lurzorua prestatzeko lehengoz ongarria botatzen zaio eta ondo ureztatzen da. Hurrengoan ilarak egiten dira, 1 cm-ko sakonera  eta ilara batetik bestera 15 cm-ko tartea utziz. Landatu eta aldizka ureztatu. Ereiten denetik bildu arte 3 eta 6 aste bitarteko epea behar du soilik.

GAIXOTASUNAK  ETA   PLAGAK: Azaburu-arra, Landare zorriak, Mildiu eta kortxozatatu ahal da.

PROPIETATEAK: Ur asko duenez, errefautxoa kaloria gutxiko jakia da. Uraz gain, karbohidratoak eta zuntza dira bere osagai nagusiak. Bitaminei dagokienez, C bitamina eta folatoak dira aipagarrienak. Mineral ugarienak, aldiz, potasioa eta iodoa dira. Halaber, kaltzio eta fosforo nahiko du, eta magnesio, maila urriagoan.

ERREZETA: AZENARIO BOLAK


OSAGAIAK:


·       6 azenario. 
·       200 gr azukre. 
·       500 gr koko birrindua.





EGITEKO ERA:

1.   Azenarioak uretan egosi. Egosita daudenean ontzi batera atera eta soberan daukagun ura kendu.

2. Sardexka batekin ondo-ondo zanpatu azenarioa.


3. Azukrea bota eta ondo-ondo nahastu


4. Daukagun koko erdia bota eta ondo nahastu, ondoren pilotatxoak egin, kroketak bezala.


5. Koko birrindutik pasa eta plater baten jarri bola guztiak.


6. Egindakoan hozkailuan sartu.



… ETA ON EGIN !!!



FITXA TEKNIKOA: AZENARIOA

IZENA: Azenarioa


FAMILIA: Unbeliferoen familiako barazkia da.


MOTA: 50 mota ezberdinetatik gora daude baina luzerari begira sailkatu ohi dira: laburrak edo frantsesak (10 cm baino laburragoak), ertainak (10-20 cm) eta luzeak (20 cm-tik gora).


JATORRIA: Gaur egun jaten dugun azenarioa, Europan eta Asian jatorria duen lehen azenarioaren aldaera handi eta zaporetsuagoa da.


LABORANTZA: Azenarioa ia urte osoan zehar erein daiteke. Landaretxoak 15-20 cm-ko tarteaz landatu behar dira. Ondo hazteko tenperatura egokia 16-18ºC ingurukoa da. Izoztzaldi arinak jasan ditzake. Uzta, sustraia guztiz osatuta egon aurretik batzen da, erein eta hilabete batzuetara.


GAIXOTASUNAK ETA IZURRITEAK: Onddo batek sortzen duen azenarioaren ustelkeria beltza izenekoak landarearen hostoak ilundu eta hiltzen ditu eta sustraia suntsitzen du.


PROPIETATEAK: Karotenoak dira azenarioari berezko kolore laranja ematen diotenak. Bitamina A, E eta B ditu. Potasio, fosforo, magnesio eta kaltzioa ere.

Azenarioa jaten dugunean, gure organismoak  melanina sortzen du. Substantzia honek eguzki erradiazio kaltegarrietatik babesten gaitu. Hortzak garbitzen laguntzen du eta digestioa egiteko hain garrantzizkoa den listuaren jariaketa eragiten du.

Energia handia ematen duen karbohidrato ugari ere baditu.

ERREZETA: ILARRAK URDAIAZPIKOAREKIN


ILARRAK URDAIAZPIKOAREKIN



OSAGAIAK

·      200 gm. ilarra lagun bakoitzeko.

·      125 cl  oliba olioa.

·      Baratxuriak.

·      Urdaiazpiko zerra lodi bat.


EGITEKO ERA:

·      Lapiko batera ura bota eta berotu. Bero izango denean bota ilarrak eta utzi egozten minutu batzuk. Ondoren atera eta jarri ur freskoan.

·      Gero zartagin batean jarri olioa berotzen eta bota baratxuriak laminatuta. Urre kolorea hartzen hasiko direnean erantzi pernila zatituta eta buelta batzuk eman. Ondoren atera.

·      Jarraian olio horretan sartu ilarrak  eta kontu handiz bueltak eman egurrezko koilara batekin.

·      Ondoren gehitu baratxuriak eta urdaiazpikoa eta badaude prest jateko.


GOMENDIOAK:
·      Badakizu,  proteina gehiago izateko erantzi arroza egosia. Ummm ze goxoa!


ON EGIN !!!!

FITXA TEKNIKOA: ILARRAK






IZENA: Ilarrak

JATORRIA: Dirudienez Txinan  dauka bere jatorria. Duela 10000 urte ezagututa, XVI, mendean hasi zen gizakientzako elikadura bezala erabiltzen. Hori baino lehen animalientzako janaria bezala  bakarrik erabiltzen zen.

EZAUGARRIAK: leguminosa familiako landare oso gogorra da. Neguko tenperatura baxuak agoantatzen ditu eta oso zabalduta dago bere produkzioa mundu osoan. Arruntenak  igokariak dira eta  2 metrotako altuera har dezake. Lore txiki eta zurietatik lekak sortzen dira eta beren barruan, ilarrak gordetzen dira.


LABORANTZA: Bi une ezberdinetan landa ditzakegu, udazkenean, ekoizpena udaberrian izateko edo urtarrilean udaren hasieran ekoizteko.   Lurra solte eta aireratua behar dute, baina ez da batere zorrotza, zoru pobreei ere moldatze baita. Ur gehiegi ez zaie gustatzen, horregatik ureztapena neurrizkoa izan behar da. Haziak zuzenean jar ditzagun lurrean, 4 cm-ko sakonean eta ildoetan kokatuta, hazien arteko distantzia 25 cm-koa izanda.    Komenigarria da, lurrean kokatu baino lehen, ordu batzuk lehenago, haziak uretan sartuta izatea, honela errazago eta lehenago  ernalduko dira.


IZURRITEAK: Landare-zorriak eta  ilarraren sitsa dira nagusiak. Horren kontra landareak ondo behatzea oinarrizkoa da eta zomorro bat agertu bezain pronto landareak ondo garbitu. Sistematikoki egiten badugu garbiketa hori izurritea gaindi dezagun.

PROPIETATEAK: Kaltzio, magnesio, C bitamina eta lezitina asko dituztenez, Ilarrak oso onuragarriak dira  bihotzaren osasunerako. Ilea, azala eta azazkalak ondo mantentzen lagungarriak dira ere. Barazkijaleentzako altxorra bat da, proteina asko ematen dituelako, batez ere arroza, artoa edo oloarekin jan egiten badugu. Hori dela eta oso komenigarriak dira umeen dietan ere.

Beste aldetik, landare hau lurrarentzako oso onuragarria da nitrogenoa ematen duelako.

miércoles, 24 de abril de 2013

ERREZETA: ENTSALADA ARTOAREKIN

OSAGAIAK:

·       Artoa
·       Tomatea
·       Letxuga
·       Patata
·       Olioa, ozpina eta gatza





EGITEKO ERA:

1. Garbitu eta egosi patata. Zuritu eta kubotxotan moztu.
2. Garbitu eta zuritu tomatea. Kubotxotan moztu.
3. Beste aldetik garbitu letxuga hostoak eta “juliana” eran moztu. 
4. Nahastu guztia artoarekin eta olio apurtxo batekin. Baita ozpina eta gatzarekin ere.
Atuna, sardinak kontserban, oilasko egosia gehituz gero bigarren plater freskagarri bat lortzen dugu. 


…ETA ON EGIN !!!