NOLA LORTU HAZI ERNAMUINDUAK
Hazien energia arin hartzeko bidea ernamuinduak jatea da. Aurton nola egin horrelako elikagaiak ikasi dugu.
BEHARREZKOAK:
- Hazi mota ezberdinak: letxuga, kipula , ekilorearena ...
- Edalontzi gardena
- Gasa
- Ura
PROZEDURA
1. Edalontzi batean nahi dituzun haziak uretan beratzen jarri 12 bat orduz.
2. Denbora hori pasa eta gero, hazi bustiak uretatik atera.
3. Edalontzia urez bete, eta gasa batez bere ahoa estali. Goma batez lotu genuen gasa edalontziaren ahoan.
Bere gainean bustitako haziak utzi.Urak gasaren beheko aldea busti behar du.
5. Laster ernetzen joango dira, eta prest izango dituzu entsaladan edo jateko.
Energia ona eta arin hartzeko modua duzu hazi ernamuinduak jatea.
On egin !