Gogor gabiltza ortua prestatzen aurtengo neguan babak, ilarrak, berakatzak eta kipulak ereiteko.
Argazkiak ikusteko klikatu hemen.
Kareaga Eskolako Ortua
BLOG HONETAN GURE ORTUAREN BERRI EMAN NAHI DUGU. HORREZ GAIN NEKAZARITZA NATURALARI BURUZ HAINBAT INFORMAZIO INTERESGARRIAK ESKEINI NAHI DITUGU ERE. HONELA GUZTIOK GURE ELIKAGAIAK HAS GAITEZKE EKOIZTEN
viernes, 24 de noviembre de 2017
martes, 3 de noviembre de 2015
jueves, 3 de abril de 2014
HAZI ERNAMUINDUAK JATEKO
NOLA LORTU HAZI ERNAMUINDUAK
Hazien energia arin hartzeko bidea ernamuinduak jatea da. Aurton nola egin horrelako elikagaiak ikasi dugu.
BEHARREZKOAK:
- Hazi mota ezberdinak: letxuga, kipula , ekilorearena ...
- Edalontzi gardena
- Gasa
- Ura
PROZEDURA
1. Edalontzi batean nahi dituzun haziak uretan beratzen jarri 12 bat orduz.
2. Denbora hori pasa eta gero, hazi bustiak uretatik atera.
3. Edalontzia urez bete, eta gasa batez bere ahoa estali. Goma batez lotu genuen gasa edalontziaren ahoan.
Bere gainean bustitako haziak utzi.Urak gasaren beheko aldea busti behar du.
5. Laster ernetzen joango dira, eta prest izango dituzu entsaladan edo jateko.
Energia ona eta arin hartzeko modua duzu hazi ernamuinduak jatea.
On egin !
miércoles, 4 de diciembre de 2013
HAZIEN ZAINTZAILEAK
HAZI ZAINTZAILEAK GARA GU
Marijo, Rousso eta Jessicaren laguntzarekin hazietaz gehiago ikasi, eta neguko ortua prestatzen hasi gara.
1. tailerrean hazi asko ikusi genituen. aztertu eta sailkatu genituen . Haziak edukiz gero, landareak izango ditugula, eta ondoren elikagaiak ere ikasi genuen.
2. tailerrean hazi ernamuinduak zelan egin, eta letxuga eta espinaken hazitegiak prestatu genituen. Ortuan babak eta ilarrak erein genituen.
3. egunean hazi ernamuinduak dastatu, hazitegiak aztertu, eta ortuan baba eta ilar landareak ernetuta ikusi genituen. Trola jauna eta tomate ekoizleen filma ere ikusi genuen.
Argazkiak ikusteko egin klik hemen
jueves, 28 de noviembre de 2013
ORTUA IRAILEAN
UDAN ERE GURE ORTUA ZAINDUTA
Udan gure ortua ureztatu eta zaindu zuten ume eta gurasoei esker, irailean piperrak eta kalabazinak bildu genituen. Eurek uztaila eta abuztuan letxugak, piperrak eta kalabazinak batu zituzten. Eskerrik asko zuen lanagatik!Horrela zegoen irailean gure ortua .
lunes, 6 de mayo de 2013
ORTUA NEGUAN
Zer landatu dugu neguan?
Babak
Negurako oso landare aproposak dira eta ederto hasi egiten dira.
Espinakak
Denbora behar izaten dute handitzeko.
Ilarrak
Porruak
Porruak ere oso ondo moldatzen dira neguan.Azak eta lonbardak
Beranduago landatu genituen, bain pixkanaka ta pixkanaka handitzen doaz.domingo, 5 de mayo de 2013
EGIN KONPOSTA ORTURAKO
De 24/03/2011 |
HONDAKIN ORGANIKOEKIN ONGARRI NATURALA EGITEN DUGU ORTURAKO.
- ZER HONDAKIN ORGANIKOEKIN?
- Belarra, gordinik dauden janariak, hostoak, kolore gabeko papera, lastoa..... Dena ondo txikitu arinago desegiteko.
- ZENBAT DENBORA ITXARON BEHAR DUGU?
- 8 - 10 hilabete igaro behar dira ongarria lortzeko.
- ZER ABANTAILA DITU KONPOSTAK?
- Alde batetik eskura izan ahal dugu ongarri naturala, ezer ordaindu gabe eta gure ortuko produktuak kalitatezkoak eta ekologikoak izango dira. Konpostarekin gure zolua zaintzen eta aberasten dugu.
- Beste aldetik gutxitzen dugu sortzen dugun zarama.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)